Emozioz gainezka hartu dute Korrikako testigua azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2017ko api. 5a, 08:45

Koloreak. Argiak. Bozina hotsa. "Egun on Azkoitia! Ika, ika, ika! Hemen dator Korrika". Iritsi da lekukoa Azkoitira. Sekulako energia ekarri du Korrikak herriko kaleetara. Asko izan dira lotatik esnatu direnak korrika egiteko. Une hunkigarri ugari utzi ditu 20. Korrikak Azkoitian.

 “Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika!” oihuak entzun dira. Eskuak gora jasota, umore onarekin eta hunkituta hartu dute askok testigua.

Ordutegiak asko lagundu ez arren, ehunka euskaltzale irten dira kalera, euskararen aldeko ekimen entzutetsuenean parte hartzeko. Eskuz esku ibili dute lekukoa herriko 13 kilometrotan. 

Bidera atera gara. Mundura atera gara. Herriz herri igaroko gara. Eta lekukoa iritsiko da, Otxandiotik Iruñera. 

Erlazionatuak

20. Korrika, bideoan

Maxixatzen.eus 2017 api 05 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide