Kontsumo ohituren inguruko galdeketak egingo dituzte

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteko kideak.

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek, Herrixen, Bertan eta Zestoan elkarteek alegia, hiru herrietako udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, Merkaurola egitasmoa abiatu dute.

 

Egitasmoaren xedea da Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea. Horretarako, aste hauetan Bizilan enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu. Galdetegi honetan, kontsumo ohitura, erosketa leku eta gure herri guneetako merkataritzaz galduko dute.

Galdeketa hauetatik ateratzen diren ondorioetatik, eskualdeko merkataritza estrategia definituko da. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek "ezinbestekoa" dela adierazi dute azterketa hau, kontuan izanik kontsumitzaileen ohiturak aldatuz doazela.

Herritarrei eskatu nahi zaie, beraien etxean deia jasotzen badute, erantzuteko mesedez herriko merkataritza indartzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide