Igor Zubeldiaren estreinaldia Anoetan

Minutu onak eskaini zituen erdilari azkoitiarrak (Argazkiak: realsociedad.com)

Igor Zubeldia (Azkoitia, 1997) futbol jokalari azkoitiarrak Realaren lehen taldearekin Anoetan aurrenekoz jokatu zuen larunbatean, Leganesen aurka.

 

Madrildarren aurkako neurketarako hasierako hamaikakoan jarri zuen Eusebio Sacristán entrenatzaileak erdilaria, baina 65. minutuan aldatu egin zuen.

2016ko maiatzaren 13an Mestalla futbol zelaian egin zuen debuta azkoitiarrak lehen taldearekin, Valentziaren aurkako partidan, baina ordutik Sansen aritu da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide