"Adimen gaitasun handiko haurrak ezagutzen" hitzaldia Aupatuz elkartearen eskutik

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 31a, 09:32

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Udaberri eta Indarlan guraso elkarteek, "Adimen gaitasun handiko haurrak ezagutzen" hitzaldia antolatu dute, Aupatuz elkartearen eskutik. Hitzaldia apirilaren 4an, 18:30ean, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. 

 
Hitzaldi honen helburua da adimen gaitasun handiko haurren berezko ezaugarriak ezagutzera ematea, haien identifikazioan eta garapen orekatu baterako behar duten arreta egoki bat ematerakoan lagungarri gerta daitezkeenak: "Gizartean, eta inguru hurbilean gainera, hainbat aldiz entzun izan da adimen gaitasun handiko umeak izan baditugula, baina maiz horretan geratzen gara, gehiago sakondu gabe". 
 
Euskaraz izango da hitzaldia, baina norbaitek galderarik izango balu, euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera izango luke eta galdetutako hizkuntzan erantzungo litzaioke. Elkarte honen lan egiteko moduaz gehiago jakin nahi duenak loturan aurkituko du informazio gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide