Udalak alokairu soziala sustatzeko xedez diru-laguntzak emango ditu

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 28a, 09:14

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko edota etxebizitza eraberritu eta irisgarritasuna bermatzeko, Udalak alokairu soziala sustatzeko xedez diru-laguntzak emango ditu. Halaber, etxea eraberritzen bada, lanak egiteko ordaindutako tasa eta zergaren zati baten pareko diru-laguntza emango da bonotan.

 

Laguntza jasotzeko Udalak honako baldinzak jarri ditu:

  • Alokatu nahi den etxebizitza Azkoitian egotea.
  • Etxebizitzaren jabea egunean egotea Udalarekin dituen betebeharretan.
  • Etxebizitza Bizigune edo Asap programan sartzea eta baldintzak betetzea. Ezingo da programa batean baino gehiagotan sartuta egon.

Bizigune edo Asap programetan sartzen diren etxebizitzak eta haien jabeek indarrean dagoen araudia bete beharko dute.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia

Laguntzen araudia

Informazioa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide