Gotzon Plaza eta 'Txibilter' garaile, asteburuko zaldi eta idi apustuetan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 27a, 10:20
Zaldi apustuan "Txibilter" gailendu zen plaza 13 plaza gehiago eginda. / Ibon Errazu Uria.
Gurea pilotalekuan bi apustu jokatu zituzten joan den asteburuan. Larunbat gauean, 22:00etan, zaldi proba jokatu zuten, Kintopoeko zaldiekin, Azkoitiko Txibilterrek eta Zumaiako Talaia jatetxeko Etxetxok. Igandean, berriz, idi apustua izan zen Kamiñoko jatetxearen eta Gotzon Plazaren artean. 
 
Larunbateko proban Txibilter plazaratu zen lehendabizi, Garate eta Urrutia itzai zituela. Haren lana hau izan zen: 78 plaza, 3 zinta eta 3,94 metro. Ondoren, Etxetxo plazaratu zen, Izuzko eta Karpo itzai zutuela. Haren lana, berriz, hau izan zen: 65 plaza justuak. Beraz, Txibilter gailendu zen 13 plaza gehiago eginda. 
 
Bestalde, atzo arratsaldean idi probak izan ziren Muruetako Kamiñoko jatetxearen eta Mungiako Gotzon Plazaren artean. Kamiñoko plazaratu zen lehendabizi, Asier Alegria eta Iñaki Urrutia itzaiekin. Hark egindakoa hau izan zen: 54 plaza eta 3 metro.
Ondoren, Gotzon Plazaren idi pareak plazaratu ziren, Galder Bolaños eta Iñaki Oliden itzaiekin. Haren lana hau izan zen: 54 plaza eta 6 metro. Proba oso estua izan zen; azkenean, aurrekoaren lana ontzea lortu zuen Gotzon Plazak, 3 metro gehiago eginda.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide