Astelehenean hasiko dira haur danborradako entseguak

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 24a, 12:21

Umore Ona Elkarteak, Udalaren, herritarren eta ikastetxeen laguntzarekin antolatzen duen Umeen Danborradako entseguak astelehenean, martxoaren 27an, hasiko dira. Egun horretan egingo da kantineren zozketa. 

 

Entseguak astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dira 19:00etatik 20:00etara Gurea frontoian. Aurtengo danborrada apirilaren 22an izango da. Euria egingo balu, igandera atzeratuko litzateke ekitaldia. Entseguetan parte hartzeko norberak eraman behar du danborra lotzeko gerrikoa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide