Ingelesezko lehen solasaldia, Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 23a, 12:21

Ellie de Carle, ingelesa ama-hizkuntza duen irakasle natiboaren partaidetzarekin emango zaie hasiera Gaztanenea Formakuntza Zentroak ingelesez antolatu dituen solasaldiei. Lehen saioa ostiral honetan izango da 19:00etan.

 

Gaztanenea Formakuntza Zentroko “Come&Enjoy” egitarauaren barruan eskaintzen da solasaldien jarduera, eta ingelesean trebatu nahi dutenei zuzendua dago, ulermena eta adirazpena hobetu ahal izateko.

Ellie de Carlek kultura ingelesa izango du hizpide. Besteak beste, ingelesen tradizioari buruz arituko da, fish and chips edo hango janari tipikoa ere mintzagai izango du, eta futbolaz ere arituko da beste hainbat bitxikeriaren artean. Hurrengo bi solasaldiak apirilaren 28an eta maiatzaren 26an izango dira, biak 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide