Udalak Londresko atentatua gaitzetsi du

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 23a, 11:19

Azkoitiko Udalak gaitzespen "irmoa" adierazi du Londresko eraso "basatiaren" aurrean. 

 

Bere dolumina eta elkartasuna helarazi dizkie Udalak biktimen senide eta gertukoei, Londresko hiriari eta britainiarrei. Zauritutako pertsona guztiak lehenbailehen osatzea espero dutela adierazi dute Udaletik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide