Herriko 21 eragilek babestuko dute Korrika

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 23a, 12:06
Kilometroa erosi duten eragileek bilera egin zuten Elkargunean

Apirilaren 5ean, 05:40 inguruan iritsiko da Korrika Azkoitira. Guztira herriko 21 eragilek eman diote babesa Korrikaren XX. edizioari. Atzo, asteazkena, egin zuten zozketa Elkargunean.

 

Azpeititik iritsiko den lekukoa Udaleko ordezkariek jasoko dute. Ondoren herria zehazkartuko du ekitaldiak, eta Altzibartik Elgoibarrerako bidea hartuko dute. Orduan iritsiko dira kilometrorik gogorrenak, Azkarateko mendatea gainditu beharko baitute parte hartzaileek. San Jose Egoitzako kideak izango dira Azkoitiaren lekukoa Elgoibarri emateko ardura hartuko dutenak.

AEK-ko Korrika Batzordeko kideak "gustura" agertu dira herriak emandako babesarekin, herrian zeuden 13 kilometroak banatu baitira. Martxoaren 30ean abiatuko da euskararen aldeko ekitaldia Otxandiotik, eta apirilaren 9an iritsiko da Iruñeara.

Atzo egin zuten kilometroa erosi duten eragileek bilera, eta ondoren zozketa egin zuten. Hona hemen, taldez-talde eragile bakoitzari egokitu zaion kilometro zatia:

- Udala (Txiki Golf - Eroski biribilgunea)

- Tabernaixek Elkartea (Eroski biribilgunea - Julio Urkixo, 40)

- Herrixen Dendarien Elkartea (Julio Urkixo, 40 - Intsausti Parkea)

- Gure Esku Dago (Intxausti - Eroski txikiko autobus geltokia)

- AEK (Eroski txikiko autobus geltokia - Balda Plaza)

- Bizilore (Balda Plaza - Eliz Ataria)

- Sostenipe (Eliz Ataria - San Martin kalea)

- Udaberri Indarlan (San Martin kalea - Altzibar sarrera)

- Anaitasuna Futbol Taldea (Altzibar sarrera - Elgoibarrerako biribilgunea)

- Basokerrak (Elgoibarrerako biribilgunea - Baliaras)

- 1+1=24 (Baliaras - Aingeru Guarda)

- Umore Ona (Aingeru Guarda - Zulueta)

- Ama Madalen (Zulueta -  Olasoko bidegurutzea)

- Floreaga (Olasoko bidegurutzea - 2.000 metroko kartela)

- Triatloi taldea (2.000 metroko kartela - Dukeko baserri parea)

- Erniarraitz (Dukeko baserri parea - 32. kilometroko kartela)

- Urola Ikastola (32. kilometroko kartela - 1.000 metroko kartela)

- Xabier Munibe Ikastola (1.000 metroko kartela - Azkarateko zubi hasiera)

- Maxixatzen (Azkarateko zubi hasiera - Madarixako bidegurutzea)

- Matadexe (Madarixako bidegurutzea - Azkarate zaharreko tunel azpia)

- San Jose Egoitza (Azkarateko tunel azpia)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide