Ikastaroa astelehenetan izango da, 18:00etatik 19:30era, eta guztira ordu t’erdiko hamahiru saio eskainiko dituzte. Bazkideei 33,40 euro kostako zaie eta ez-bazkideei, berriz, 50,00 euro.
Izena Elkargunean bertan eman beharko dute interesatuek. Plaza mugatuak daude, eta gutxienez hamabi laguneko taldea osatu beharko dute ikastaroa martxan jartzeko.