'El día más feliz en la vida de Olli Mäki', 'El Guardián Invisible' eta 'La Lego Batman' filmak asteburuan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 22a, 10:55

Asteburuan hiru film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, "El día más feliz en la vida Olli Mäki" zine foruma izango da. "El Guardián Invisible" filma larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute, eta umeei zuzendutako "La Lego Batman" ere igandean izango da.

 

"El día más feliz en la vida de Olli Mäki" zine foruma ostiralean emango dute Baztartxon, 22:00etan. Juho Kuosmanen zuzendutako filma, 1962ko udan dago kokatuta. Olli Mäki munduko boxeo txapelduna izatekotan da.

 

"El Guardián Invisible" filma, berriz, larunbatean, igandean eta ikuslearen egunean, astelehenean emango dute. Larunbatean 22:00etan eskainiko dute, igandean 19:30ean, eta astelehenean, azkenik, 20:00etan. Fernando Gonzalezek zuzendutako filma Baztanen (Nafarroa) kokatuta dago, eta erreka batean ondoan biluzik agertutako gorpuzkiak zer esan handia emango du.

 

 

Umeen eguna, berriz, igandean izango da. "La Lego Batman" filma eskainiko dute, euskaraz. 17:15ean hasiko da filma Baztartxo antzokian. Chris McKayk zuzendutako filmean, Batman-ek borroka handia du Joker eta bere aliatuekin.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide