[PUBLIERREPORTAJEA] Iñaki Uria: 'Konpromiso bat hartu behar dute datuekin lan egiten dutenek'

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 15a, 12:31
Mikel Uria.

Bi urte daramatza Iñaki Uria aholkulariak DPBLren -Datu Pertsonalak Babesteko Legea- munduan murgilduta. Datu pertsonalak kudeatzen dituzten erakunde guztiek bete behar dute lege hori, eta Uriak aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen die bere bezeroei, lege hori betetzeko bidea arinduz.

 

Nork bete behar du DPBL?

Edozein profesional, erakunde edo enpresa, behartuta dago Izaera Pertsonaleko Datu Babeseko Lege Organikoko protokoloak jarraitzera, bere jardueraren garapenean datu pertsonalak erabiltzen baditu.

Zer eskaintzen diezu enpresei?

Soluzio integrala eskaintzen dut; bezeroaren beharrak kontuan hartuz, legearen egokitzapenerako, modu hurbil, pertsonalizatu eta konfiantzakoa. Nire lana enpresek legea betearaztea da, eta horretarako protokolo bat jarraitu behar da konpromiso batzuk hartuz. Enpresak ez du ezertaz arduratu behar. Prozesu osoa nik egiten dut hasieratik bukaerara. Hasieran informatu egiten ditut, zer egingo dudan eta gai hau zertaz doan azalduz. Tamalez, zerbitzu hau eskaintzen duten enpresa ilegalak ere asko daude. Merkeago eskaintzen dute, baina ez dituzte baldintzak ondo betetzen.

2018ko maiatzean datuen babeserako lege europarra indarrean izango da.

Bai; 2016an onartu zuten eta 2018an izango da indarrean. Orain arte Espainiako legea aplikatzen genuen, eta orain Europa osoan lege bera ezarriko dute; zorrotzagoa, gainera. Bete behar diren protokolo batzuk dira, ziurtatzeko erabiliko diren datuak babestuta egongo direla. Legeak zehazten dituen hainbat arau logikaren barruan sartzen dira, baina badira ezezagunak diren zenbait puntu, eta legea urratzen ari garenak.

Zein kasutan lortzen dituzte enpresek bezeroen datuak?

Esaterako, saltoki batean erosketa bat egitean gure datuak ematen ditugu askotan, eta ondorengo egunetan mezuak edo iragarkiak iristen zaizkigu. Bezeroak eskubidea du erabakitzeko saltoki horren mezuak jaso nahi dituen edo ez. Beraz, enpresek gure datuak lortu badituzte, derrigortuta daude aurrez baimena eskatzera. Eta behin datuak erabilitakoan, puskatu edo itzuli egin behar dituzte. Merkatu hau oso zabala da: etxepeetako bizilagun guztiek ere sinatu egin beharko lukete, besteen datuak ez dituztela ezertarako erabiliko ziurtatzeko.

Enpresa txikientzat lege ezezaguna al da?

Bai; Datu pertsonalak erabiltzen dituzten enpresa handi ia guztiek betetzen dute legea, baina txiki askotan hutsune nabarmena dago. Sektore batzuk ez dituzte datu pertsonalak egunerokoan erabiltzen, baina beste askok bai. Eta horiek, batez ere, kontu handiagoarekin erabili behar dute eskuartean darabilten informazioa. Gainera, gaur egungo teknologiaren eraginez, gutxiago babesten dira norbanakoen datu pertsonalak. Adibidez, harakin batek ez ditu datu pertsonal asko erabiliko, baina, esaterako, pentsa abokatuek, aholkulariek edo medikuek. Horiek oso datu konfidentzialak erabiltzen dituzte.

Zein abantaila izango ditu legea betetzen duen enpresa batek?

Enpresek kalitatean irabazten dute, bezeroari konfiantza transmititzen zaiolako eta datu pertsonalekin jarrera serioa dutela adierazten dutelako. Lege betetzeak diskrezioa exijitzen du. Konpromiso bat hartu behar dute datuekin lana egiten dutenek, ez dizkiola inori emango. Eta noski, salaketa baten aurrean, legea betetzen duen enpresa babestuta egongo da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide