Azkarateko istripua auto baten mugimendu desegokiak eragin zuela uste dute

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 14a, 19:49
Argazkiak: Maxixatzen.

Azkarateko mendatean atzo, astelehena, izandako ezbeharra autoetako batek egindako maniobra desegoki batek eragin zuela uste du Ertzaintzak. Horren ondorioz, gainerako ibilgailuek galgatu behar izan zuten, eta kamioiaren gidariak kontrola galdu eta guraizearena egin zuen.

 

Istripuan Eibarko hiru bizilagun hil ziren. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, hildako bat 41 urteko gizonezkoa da, eta beste biak jaiotzez errumaniarrak. Ezbeharra 17:45ean gertatu zen, kamioi bat eta lau autoren artean. 

 

Citroën Xsara Picasso batean zihoazen hildakoetako bi. Horiekin batera, 20 urteko mutil bat ere bazen, eta larri zaurituta Donostia Ospitalera eraman zuten. Hirugarren hildakoa, azkenik, Peugeot 307 bateko gidaria zen.

Zauritutakoen artean, bi 70 eta 68 urteko senar-emazteak dira. Istripuan murgildu zen beste autoa, berriz, Kia Ceed zen. Barruan 58 urteko gizon bat eta 22 urteko neska bat zihoazen.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide