Hiru pertsona hil dira Azkarate gainean izandako trafiko istripuan

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 13a, 18:52

Lehen hipotesien arabera, kamoi batek guraizearena egin du, eta  lau autok haren kontra jo dute, Elgoibarrerako noranzkoan. 17:45 inguruan izan da ezbeharra.

 

Istripu larria izan da gaur Azkotian. Hiru pertsona hil dira, eta beste bost zauritu, horietako bat larri, Azkarate mendatean izan den trafiko istripuan. Bi hildako Eibarko bizilagunak dira, eta hirugarrena identifikatzen ari dira oraindik. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:45ean gertatu da ezbeharra. Antza, kamioi batek guraizearena egin du, eta lau auto aurretik eraman ditu.

Bost zaurituetako bat larri dago, eta beste laurak zauri arinak dituzte. Mendaroko eta Donostiako ospitaletara eraman dituzte.

Elgoibar eta Azkoitia arteko errepidea itxita egon da hainbat orduz.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide