Hazilan programaren bigarren edizioko kideak udaletako ordezkariekin bildu dira

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 10a, 09:42
Hazilan programaren bigarren edizioan parte hartzen ari diren kideak eta bailarako udaletako ordezkariak.

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, urtarrilean jarri zen martxan Hazilan programaren bigarren edizioa 20 gazterekin. Hamabostek jarraitzen dute taldean, beste bostek lana topatu dutelako bitarte honetan. Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzenen lehendakari eta alkatearekin batera, Azpeitiko Agustin Lizarralde zinegotzia eta Zestoako Josetxo Mendizabal alkatea gazteekin bildu dira egitasmoaren balorazioa egiteko eta haien esperientzia ezagutzeko.

 

Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da eta urtarriletik hona “Aktibatu” deritzana gauzatu dute eta orain enpresetan sei hilabeteko iraunaldia izango duten lan-praktikak egiten hastea tokatzen zaie. Iazkoa izan zen lehenengo deialdia eta Hazilan proiektuan parte hartu zuten 15 lagunetatik gaur egun 13 lanean daude.

Hazilan 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzenduta dago. Helburua da enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Bigarren edizio honetan parte hartu dutenen artean bost dira azkoitiarrak.

Udal ordezkariek langabeziak eragiten dien kezka helarazi die eta enplegu alorrean hiru herriak elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa dutela gaineratu diete. "Proiektu hauetaz gain, guk enplegu zentroa indartu dugu, gure berezitasuna emanez, lana bilatzen ari zaretenongatik gertu egon nahi dugulako", esan du Zubizarretak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide