Gurasoentzako formazio saioak martxoan, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 6a, 16:10
Saioak Elkargunean izango dira.

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Udaberri eta Indarlan guraso elkarteak, urtero bezala, ikastolako ikasleen gurasoentzat formazio saio batzuk antolatu ditu martxoan zehar burutzeko.

 
Antolaturiko saioak ondokoak dira:
 
  • Haur eta lehen hezkuntzako gurasoentzat "Eskola eta Ikaskuntza" izenburupean seme-alaben eskola ikaskuntzetan positiboki nola eragin, ikaskuntza zailtasunak familiaren aldetik nola heldu, etxeko lanen inguruko kezkak, auto-motibazioa nola garatu... gaiak jorratuko dira tailer partehartzaileen bidez.
    • Martxoaren 7 eta 14ean
    • 15:15 - 16:45
    • Elkarguneko Zeharkako aretoan

  • DBHko gurasoentzat"Autoritatea eta disziplina bizitza familiarrean" izenburupean diziplinatik eta auto-diziplinara bideratzeko jarraibideak, frustrazioaren tolerantzia garatzeko estrategiak, heziketa-ereduak, arauak eta limiteak ezartzeko gidalerroak, zer egin jokaera ez egoki baten aurrean?... gaiak jorratuko dira tailer partehartzaileen bidez.
    • Martxoaren 21 eta 28an
    • 18:30 - 20:00
    • Elkarguneko Oteiza aretoan
Formazio saio horietan parte hartu nahi duenak izena eman dezake ikastolako idazkaritzan edo xabiermunibegurasoak@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide