'Izer Etxetxo'-k irabazi ditu Baztarrikaldeko asto probak

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 5a, 21:25
'Izer Etxetxo'-k egin ditu plaza gehiena.

VIII. Joxe Astarbe Sariko asto probak jokatu dituzte gaur arratsaldean Baztarrikaldeko jaietan, eta hiru lehiakide azkoitiarrek hartu dute parte. Azkenean, Izer Etxetxo izan da irabazlea, bigarren sailkatuari hamabi plazaren aldea aterata.

 

Ordena honetan atera dira lehiara: lehendabizi Koategi, gero Izer Etxetxo eta azkenik, Txibilter. Azkenean, Izer Etxetxok lortu ditu irabazleari zegozkion manta, diru-saria eta txapela, 69 plaza, hiru zinta eta lau metro eginda. Txibilter sailkatu da bigarren postuan, 57 plaza justuak eginda, eta Koategi hirugarren, 42 plazarekin.  

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide