Jon Zubiaurre 'Apitte' Panda Raid lasterketan lehiatuko da

Jon Zubiaurre 'Apitte'-ren lehengusu Joseba Berasategi ariko da pilotu lanetan, eta haren kopilotua izango da Zubiaurre.

Jon Zubiaurre Apitte azkoitiarra Panda Raid lasterketan izango da bigarren urtez jarraian, kopilotu gisa. Zapatu honetan hasiko da proba hori, eta astebetez Marokoko basamortuan lehiatuko dira, 4×4 Fiat Panda autoarekin.

 

Maroko iparretik hegora zeharkatuko dute, eta sei etapa luze ditu probak. Etapa bakoitzak 450 kilometro inguru ditu, eta bidean zenbait duna, erreka, zein elur-gune igaro beharko dituzte. Lasterketa solidario horretan parte hartzeko talde bakoitzak 2.100 euro ordaindu behar ditu, eta diruaren erdia Adadir izeneko eskualdean eskola bioklimatiko bat eraikitzeko erabiliko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide