111 Akademiaren Saria irabazteko hautagaia da Juan Luis Zabala

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 21a, 12:29
Juan Luis Zabala. / Eitb.

2016. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko amaitu da lehenengo bozketa txanda, eta Juan Luis Zabala azkoitiar idazlearen Txistu eta biok obra izan da botorik gehien jaso duenetariko bat.

 

2016. urtean euskal literaturak utzitako honako sei obra hauek nabarmendu dira lehen bozketan:

Miren Gorrotxategiren "33 EZKIL", Xabier Mendigureren "ALSINA", Jose Inazio Basterretxearen "BEGOÑAREN ITZALPEAN", Kirmen Uriberen "ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA", Pello Lizarralderen "ELUR BUSTIA", Juan Luis Zabalaren "TXISTU ETA BIOK".

Martxoaren 16a baino bidali beharko dute akademiakideek horietako baten aldeko botoa. Akademiak apirilaren azkenean emango du ezagutzera 2016ko 111 Akademiaren Saria, eta sari banaketa maiatzean egitea aurreikusten du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide