Juaristi enpresa erosi du Carlos Juaristi bazkideak

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 20a, 17:42
Juaristi.

Maxixatzenek jakin duenez, Juaristi, makina-erremintan eskualdeko eredu izan den Azkoitiko enpresa, erosi berri du Ugarte industrialdeko Aitek enpresako Carlos Juaristi bazkideetako batek.

 

Iaz bete zituen 75 urte enpresak, eta fresatzeko eta mandrinatzeko irtenbideei dagokienez, erreferente da mundu osoan, askotariko sektoreetan: aeronautikarenean, ontzigintzarenean, energia eolikoarenean, olio eta gasarenean, moldeenean, meatzaritzarenean eta ekipo ondasunenean, besteak beste. Juaristik gaur egun ekoizpenaren ia %90 esportatzen du atzerrira. Juaristik egun 60 langile inguru ditu enpresan.

Aitek, berriz, duela 30 urte hasi zen makina-erremintaren munduan murgiltzen, eta gaur egun 50 langile inguruk egiten dute lan bertan. Gaurtik aurrera Aitek enpresako bazkide den Carlos Juaristi arduratuko da Juaristiren etorkizunaz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide