Donostiako Lilatoira joateko autobusa 08:30ean irtengo da

Maxixatzen.eus 2017ko mar. 1a, 10:39
Argazkian, iazko Lilatoian parte hartu zuten azkoitiarrak.

Lasterketa, 10:00etan zen hastekoa hasieran, baina azkenan 10:30ean izango da. Horregatik autobusa ere ordu laurden beranduago aterako da. Hau da, goizeko 8:15ean atera ordez, 8:30ean aterako da liburutegi aurretik.  

 

Udalak autobusa jarriko du igande honetan, martxoak 5, izango den Donostiako 28. Lilatoian parte hartu nahi duten emakumeentzat. Autobusean joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Elkargunean.

Autobusa 08:30ean irtengo da Aizkibel liburutegiaren aurreko geltokitik. Zerbitzu hori doan izango da, baina Donostiara joateko bakarrik egongo da; Donostiatik Azkoitira itzultzeko ez da autobus zerbitzu berezirik egongo. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide