"Emakumion Juantaizo Feministie" antolatu du Sostenipek

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 15a, 11:12

Zapatu honetarako egun osoko egitaraua antolatu du Sostenipek, "Emakumion Juantaizo Feministie" lelopean. Ekintza guztiak Matadeixen izango dira.

 

10:00etan, zenbait dinamika eta gogoeta egingo dituzte. 12:00etan, kafe tertulia izango da Azpeitiko eta Azkoitiko talde feministako kideekin. 14:00etan, bazkaria egingo dute eta, azkenik, 17:00etan, "Alu ulu" antzerkia izango da Arremanitz lantaldearen eskutik. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide