Zabalik dago Floreagako meskita

Otsailaren 4an izan ziren ate irekiak Floreagako bailarako meskitan. Errezatzeko gela handi bat, aldagela eta bainugela dituzte lokalean.

Pasa den zapatuan ate irekiak antolatu zituzten Floreagako meskitan, 09:00etatik 13:00etara. Goizean zehar zenbait herritar bertaratu ziren, eta meskita barrutik ezagutzeko aukera izan zuten, musulmanen gidaritzapean.

 

Egunero bost aldiz biltzen dira errezatzeko, eta ostiraletako errezoak dira garrantzitsuenak musulmanentzat; egun horretan 200 bat lagun biltzen dira. Bailarako meskita da Floreagakoa, eta horrenbestez, Azpeitiko eta Zestoako musulmanak ere Floreagara joaten dira otoitz egitera. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide