Udal ordezkariak Txertatu Merkatuan programako partaideekin bildu dira

Programan parte hartzeagatik diploma bana jaso dute gaur gazteek.

Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariak Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen den Txertatu Merkatuan programan parte hartzen ari diren hamasei gazterekin bildu dira gaur. 

 

Josetxo Mendizabalek, Agustin Lizarraldek eta Javier Zubizarretak proiektuaz eta bizitzen ari diren esperientziaz duten iritzia ezagutu nahi izan dute. Guztiek "oso modu positiboan" baloratu dute proiektua. Izan ere, formakuntza jasotzeaz gain, askorentzat integrazio modu bat ere bada.

Guztira, Azkoitian bizi diren bederatzi lagun ari dira parte hartzen, azken txanpan dagoen lehenengo edizioan. Beste sei, Azpeitian bizi dira eta bat, Aizarnazabalen.

Txertau Merkatuan programa kualifikazio gutxiko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Helburu nagusia euren laneratze prozesuan laguntzea da. Jada lehenengo bi faseak, “Egokitu” eta “Trebatu” izenekoak gainditu dituzte, eta orain praktikak egitea geratzen zaie.

Lehenengo faseak dituzten lan konpetentziak identifikatzeko eta balioan jartzeko balio die. Bigarren fasean, bi taldetan banatuta, ikastaro ezberdinak egin dituzte. Talde batek administrari laguntzailearen ingurukoa, eta besteak, garbiketa lanei buruzkoa. Batazbeste bakoitzak 50 bat orduko formakuntza jaso du bigarren fasean. 

Bigarren edizioa martxo amaieran edo apiril hasieran abiatuko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide