Edukiontzi horiaren erabilera hobetu beharra dagoela uste du Udalak

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 3a, 12:58

Udal Gobernuak herritarren erantzunkizuna eskatzen jarraitzen du, edukiontzi horia behar bezala erabiltzeko. Edukiontzi horira ontzi arinak, plastikozko botilak edo bilgarriak, latak edota brickak bota behar dira. Udalak uste du "aurrerapauso nabarmena" eman dela", baina ez dela nahikoa; hondakinak bereizterakoan "ahalegin handiagoa" egin daitekeela azaldu du.

 

Gainontzeko edukiontziekin "arazorik ez" dagoela uste duten arren, edukiontzi horira botatzen den material desegokiaren kantitateak aurreikusitakoa baino handiagoa izaten jarraitzen du. 

Laster sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko dute, hondakinak ondo bereiztearen garrantziaz jabetzeko. "Seguru nago jende askok behar ez diren hondakinak ontzi horira botatzen dituela jakin gabe gaizki egiten ari dela. Ondo goaz, eta herritarrak bide beretik jarraitzera animatzen ditugu. Baina, ontzi horiaren kasuan, geure partetik gehiago jarri beharrean gaude", dio Javier Zubizarreta alkateak.

Hondakinen sailkapena ingurumenaren mesedetako izateaz gain, Udalarentzat aurrezte bat ere badela ohartarazi dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide