Udalak Antonio Oteiza artistaren obrak indartuko ditu

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 26a, 10:42
Argazkian, Javier Zubizarreta, Antonio Oteiza eta Ana Azkoitia.

Madrilgo Fitur turismo azokan izan ziren udal ordezkariak, eta bide batez, Antonio Oteizarekin biltzeko aprobetxatu zuten bisita hori. Estatu mailan oso ezaguna da eskulturgilea, eta Udalak bultzada bat eman nahi izan dio haren fundazioari eta obrari.

 

Ezaguna da Antonio Oteizak eta haren anaia Jorge Oteiza zenak Azkoitiarekin izan duten lotura estua. Bientzat herri kuttuna izan da Azkoitia, besteak beste, aitona eta aita azkoitiarrak zirelako.

1997an Udalak Jorge Azkoitiko seme izandatu zuen, eta 2008an Antoniori Urrezko Domina eman zion.

Antonio Oteizaren obraren zati handi bat Azkoitian dago berak hala nahita. Intsausti Jauregian daude euskal eskulturgilearen obrak ikusgai, eta Udalak Aste Santuetan eta udan antolatzen dituen bisita gidatuetan irekitzen du erakusketa hori.

Udalaren asmoa erakusketa, Antonio Oteiza Fundazioa eta artistaren irudia indartzea dira. Artistak gogoko du lanen gordeleku Intsausti Jauregia izatea, eta bertan erakusgai ipintzea gainerako lanak, beste arrazoien artean, bertatik igarotzen delako Inaziotar Bidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide