Nomofobikak taldearen "Sarean kateatuak" antzezlana ikusgai zapatuan, Elkargunean

Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreek mugikorrik eta sare sozialik gabe bizitzen ez dakien gizartea irudikatzen dute Sarean kateatuak antzezlanean. Lan horri esker, 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria eskuratu zuen Nomofobikak taldeak. 

 

Umoreari muzin egin gabe, hiru emakumeak terapia bati ekingo diote menpekotasuna tratatzeko. Hasteko test bat egiten dute adikzioa neurtzeko. 

Gazte eta helduei zuzenduriko antzezlana da, eta urtarrilaren 7an, zapatuan, izango da emanaldia, 18:30ean, Elkargunean. Sarrera 5 euro kostako da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide