Azkoitiko farmazien guardiak gutxituko dituzte

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 29a, 13:13

Urtarrilaren 1etik aurrera, herriko farmazietan aldaketak izango dira guardiako zerbitzuetan. Astean zehar, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 20:00etara egongo da irekita guardia egokitzen zaion farmazia. Zapatuetan, goizez, herriko farmazia guztiak egongo dira zabalik 09:00etatik 13:00etara, ohiko moduan. Arratsaldetan, ordea, herriko farmazia guztiak itxita egongo dira, eta, beraz, Azpeitian edo inguruko herrietan guardian dagoen farmaziak eskainiko du zerbitzu hori. Igandetan, berriz, 11:00etatik 13:00etara, bi orduz bakarrik, zabalduko dute Azkoitian guardiako farmazia bat. Gainerako ordu guztietan, Azpeitiko guardiako farmazia egongo da irekita. 

 
Bestalde, 2016an, Azpeitiko Garmendi auzuneko Jacome farmaziak eskaini du gaueko guardia zerbitzua, baina 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, Azpeitiko Beristain farmaziak (Sanjuandegiko Urbitarte auzuneko 3. zenbakian) emango du gaueko zerbitzu hori.
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide