Ez labaintzeko produktu bat botako dute Kale Nagusian

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 14a, 11:18
Atzo, asteartea, lurra estaltzen aritu ziren, eta bitartean, trafikoa desbideratu zuten.

Azkenaldian pertsona bat baino gehiago erori dira eliz atariko errepidean, oso labaikorra egoten delako batzuetan. Hori dela eta, Udalak ez labaintzeko produktu bat ematea erabaki du, Kale Nagusia eta Aizkibel Kalearen arteko errepide zatian. Lanek irauten duten bitartean, Plaza Berritik eliz atarira doan trafikoa Ibai Ondoko biribilgunera desbideratuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide