Kukuerriko bidea itxita egongo da aste osoan

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 12a, 18:34

Kukuerriko errepidea itxita egongo da aste osoan, Foru Aldundia egiten ari den lanak tarteko. Harri-lubeta bat eraikiko dute, eta, hori dela eta, errepidea moztuko dute lanek irauten duten bitartean. Hala ere, Kukuerriko bidearen ordez, Sistilla Errekako bidea erabili ahal izango dute herritarrek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide