"Laja, trikitixaren zubia" liburua udaletxean salgai

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 5a, 13:11

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak duela gutxi atera du "Laja, trikitixaren zubia" liburua, eta dagoeneko udaletxeko Kultura sailean eros daiteke 12 eurotan. 

 

Liburua "Laja"-ren biografia da, eta Joxemari Iriondok idatzi du. Argazkiz eta pasadizoz hornitutako liburuarekin batera, diskoa ere liburuaren barruan dator, osagarri gisa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide