Ingurumen sailak antolatutako lehiaketan bi sari irabazi dituzte Floreagako ikasleek

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 25a, 09:49
DBH 1. mailako ikasle talde batek irabazi du bideo lehiaketa.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatua Floreaga ikastetxean izan da gaur goizean, ikastetxeko ikasleei sariak banatzen. Izan ere, Honkakinen Prebentziorako Lehiaketara Floreagako ia 70 ikasle aurkeztu ziren, eta bi sari lortu dituzte. Aurten, "Nola ekoitzi plastiko gutxiago" ideiaren inguruan aurkeztu behar zituzten lanak. Alde batetik, 6 eta 8 urte arteko ikasleen artean, Maria Juaristiren marrazkia saritu dute, eta beste aldetik, 12 eta 16 urte arteko ikasleen artean, bideo onenaren saria jaso dute Nahia Arrizabalagak, Alazne Sudupek eta Irati Lizarraldek.

 

LH 3. mailako Maria Juaristi Larrañagaren marrazkia saritu dute:

Agenda 21eko Floreagako ordezkariak:

Iraes 21 taldeko ikastetxeko ordezkariak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide