San Andres Egunean pintxoa eta ardoa doan, Plaza Ondon

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 24a, 15:25
Argazkian, Plaza Ondo jubilatuen elkarteko taberna.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bere bazkideei pintxoa eta ardoa doan emango die San Andres Egunean, azaroaren 30ean. 11:00etatik 13:00etara eskatu ahal izango dira pintxoa eta ardoa, Kultur Etxeko 2. solairuko tabernan. Nahasmenik ez egoteko, bazkideei txartela erakusteko eskatuko diete zerbitzariek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide