Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunerako hainbat ekintza antolatu dituzte

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 22a, 11:31
Argazkian, iaz, azaroaren 25an, egindako ekimena.

Hezkidetza foroak eta Sostenipe talde feministak hainbat ekintza antolatu dituzte azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Eguerdiko 12:30ean, ikasleak beltzez jantzita, Balda plazatik herriko plazara joango dira, eta han ekitaldi "xume baina ikusgarria" egingo dute. Horrez gain, herriko LHko eta HHko ikastetxeetan ekimen ezberdinak egingo dituzte. Arratsaldean, berriz, 19:30ean, Sostenipe talde feministak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, beltzez jantzita, eta plazan puntu beltz bat osatuko dute. Ondoren, 21:30ean, afaria antolatu dute Zakelan.

 

Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunaren harira, honako jarduera hauek antolatu ditu udaleko Berdintasun sailak:

 

Sostenipe talde feministak, berriz, elkarretaratzea, beltzez jantzita, eta afaria antolatu ditu azaroaren 25erako.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide