Ehundaka lagun bildu dira herriko plazan, "Traki"-ri ongietorria emateko

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 19a, 14:23
"Traki"-ren ongietorri jendetsua izan da gaur eguerdian, herriko plazan.

Txalo artean jaso dute ehundaka azkoitiarrek Jose Ramon Lete "Traki" bere ongietorriko ekitaldian, gaur, zapatua, herriko plazan. Ia 15 urte espetxean eta 36 urte herritik kanpo egon ondoren, Azkoitian, etxean, da berriz "Traki". Hunkituta eta irribartsu azaldu da gaurko ekitaldira.

 

Trikiti doinuekin sartu da plazan "Traki", herritarrak agurtuz. Aurrenik, aurreskua egin diote dantzariek, eta ondoren, Eneritz Artetxe bertsolariak abestu du. Azkenik, Zakela tabernara joan dira, eta han horman eskegita zegoen bere argazkia kendu du Letek. Bukatzeko, lora sorta bat eman diote, eta Letek hartu du hitza: "lora sorta hau zuek merezi duzue; eskerrik asko guztoi". 

Ikusi loturan ekitaldiko argazki guztiak.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide