Zubiola Kooperatibak 50. urte bete ditu

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 18a, 16:00

Zubiola Kooperatiba 50. urteurrena ospatzen ari da, eta gaur, ostirala, Azkoitiko eta Azpeitiko Udal ordezkariek Zubiolaren instalazioak bisitatu dituzte. 1966an Azpeitian sortu zen Zubiola: han 40 urte egin zituen, eta beste 10 Azkoitian egin ditu. Lehen egurrarekin egiten zuten lan gehiena; gaur egun, berriz, %20a bakarrik. Gainerako %80a automozioko eta aeronautikako herramintak sortzera bideratu dute. 

Udaletako ordezkariez gain, Zubiolako langile ohiak ere bertaratu dira Basterretxe industrialdeko Zubiolaren instalazioak ikustera. Besteak beste, gaur egungo enpresaren egoera, museoa eta hainbat proiektuetan egin duten eboluzioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Ondoren, Azpeitiko Sanagustin kulturgunera joan dira guztiak bazkaltzera, eta, bide batez, enpresaren sortzaileak omendu dituzte. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide