Gabonetako argiak jartzen hasi dira herriko kaleetan

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 17a, 12:35
Gabonetako argiak Kale Nagusian jarrita daude dagoeneko. Abenduko lehen astean piztuko dituzte Gabonetako argi guztiak.

Gero eta gutxiago falta da Gabonak iristeko, eta herria egun horietarako argiak ipintzen hasi dira. Dagoeneko Kale Nagusian jarrita daude, eta datozen egunetan herriko beste kaleetan eta auzoetan ipiniko dituzte. Gainera, Hirigintzako zinegotzi Miguel Angel Bastidak azaldu duenez, aurten, aurreneko aldiz, herriko auzoetan ere Gabonetako argiak jarriko dituzte: San Martinen, Floreagan, Ipintzan eta Txalon Errekan, besteak beste. Horretarako, argi berriak erosi dituzte. Abenduko lehen astean piztuko dituzte Gabonetako argi guztiak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide