Ibai Etxeberria eta Vanesa Cerrajero azpeitiarrak azkarrenak III. San Martin Mendi Lasterketan

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 12a, 14:00

Ibai Etxeberria (44'15'') eta Vanesa Cerrajero (55'50'') izan dira III. San Martin Mendi Lasterketako azkarrenak. Lehen azkoitiarrak, berriz, Xabier Uzin (49’01’’) eta Ainhoa Larrañaga (59'15'') izan dira.

Zortzi kilometroko mendi lasterketa izan da gaur, zapatua, Mikologi Elkarteak antolatuta. Elkartearen aurretik 11:00etako kanpai hotsarekin irten dira 32 parte hartzaile, 29 gizonezko eta 3 emakumezko, eta Kuku herrirantz joan dira; ondoren, Txalintxoren bizkar aldera igo dira eta azkenik, San Martingo erlojuan kanpaia joaz bukatu dute proba.

Aurreneko gizonezkoak eta emakumeak, Kurutzia baserriak emandako produktuak jaso dituzte eta partaide guztien artean zozketak egin dituzte. Lasterketa bukatu eta gero, txorizo egosia eta edatekoa banatu dute elkartean lasterkarientzat. 

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide