San Martinera kanpaia jotzera igo dira azkoitiarrak

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 11a, 12:16

Gaur, azaroak 11, San Martin Eguna izaten da, eta usadioari eutsiz, kanpaia jotzen hasi dituzte askok auzoko festak. Hala ere, goizean euria egin du, eta ez dira azkoitiar asko joan San Martingo ermitara kanpaia jotzera; eskoletako haurrak ere ez dira joan. Ordea, 11:00etan, meza izaten dela-eta, hainbat herritar bertaratu dira, eta bide batez, kanpaia jotzeko aprobetxatu dute. 

Erlazionatuak

San Martin Eguna, iruditan

Maxixatzen.eus 2016 aza 11 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide