1.510 euro bildu dituzte Ekuadorreko eta Haitiko kaltekuen alde

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 5a, 12:14

Gaur, zapatua, goizean pintxo dastaketa, bigarren eskuko azoka eta tailerrak antolatu dituzte Gazteak eta Garapena taldeak eta Alai Batza aisialdi taldeak. Eguraldiak txarra egin zuen, eta jende gutxi gerturatu zen plazara, orohar. Dena den, 1.510 euro bildu zituzten Ekuadorreko eta Haitiko kaltekuen alde. Antolatzaileak eskerrak eman dizkiete lagundu zuten erakundeei, elkarteei, tabernei, harakinei, okindegiei eta pertsona guztiei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide