Ricardo Arriola eta Silvana Huegun adituen hitzaldia eta ikastaroa

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 2a, 11:22
Argazkian: Silvana Huegun.

Ricardo Arriola medikuak eta Silvana Huegun dietistak eta nutrizionistak hitzaldia eskainiko dute ostiral honetan, azaroak 4, 18:30ean, Elkargunean. Gizarte gaixo baten aurrean al gaude? Zer ari da gertatzen? Zer egin dezakegu? horrelako galderei erantzuten ahaleginduko dira Arriola eta Huegun, osasun arloko gaietan adituak. 

 

Hitzaldi horrez gain, sukaldaritza energetikoari buruzko ikastaroa eskainiko du Silvana Huegunek. Azaroaren 10ean, 17an eta 24an izango dira ikastaroak, 18:00etatik 20:00etara, ELkarguneko sukaldean. Ikastaroan izena emateko deitu honako zenbaki honetara: 943 02.62.31. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide