56 odol emaile azkoitiar omendu ditu Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak

Argazkian, zilarrezko oroigarria jaso duten azkoitiarrak gaur, Loiolan.

Igande eguerdian Urola Kostako hainbat odol emaile omendu ditu Gipuzkoako Odol emaile Elkarteak Loiolako Gogarte Etxean egindako batzarrean. Guztira 56 azkoitiarrek jaso dute oroigarria, eta horietatik hiru odola 100 eta 125 aldiz eman dutenak izan dira gainera: Narciso Leon eta Salome Uria, 100 aldiz odola eman dutenak eta Luis Izpizu 125 aldiz eman duena, hain zuzen ere.

 
Emaile Bikainaren oroigarria jaso dute Azkoitiko 5 emakumezkok eta 6 gizonezkok. Odola 60 alditan edo gehiagotan emateagatik jaso dute emakumezkoek, eta 75 alditan eman dutelako gizonezkoek.

Urrezko oroigarria, berriz, 5 emakumezko eta 13 gizonezko azkoitiarrek jaso dute. Odola 50 alditan edo gehiagotan emateagatik eskuratu dute gizonezkoek, eta 40 alditan eman dutelako emakumeek.

Horiez gain, 25 odol-emate egin osteko zilarrezko oroigarria jaso dute 10 emakumezkok eta 15 gizonezkok.

Elkarteko ordezkariek eskerrak eman dizkie odol emaile guztiei, aurten 5.330 odol poltsa jaso dituztelako, eta horiei esker 15.000 pertsona baino gehiagori lagundu ahal izan zaielako. Hala ere, odol emaile berrien beharra dagoela nabarmendu dute, eta dei berezia egin die gazteei odola ematera joateko.

Bestalde, Xabier Alberdi izango da bailarako lehendakari berria, Luis Izpizu azkoitiarraren lekukoa hartu ostean.

Jarraian, gaur omendutako azkoitiar guztien argazki bilduma:

Erlazionatuak

Odol emaileen batzarra, iruditan

Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide