Igande honetan egingo dute odol emaileek Batzar Nagusia Loiolan

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 11a, 10:37
Argazkian, iazko batzarrean oroigarria jaso zuten odol emaileak.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eskualdeko hainbat herritar omenduko ditu, tartean, 56 azkoitiar. Urrezko eta zilarrezko oroigarriez gain, Emaile Bikainaren eta 100 ateraldi baino gehiago egindako oroigarriak ere banatuko dituzte azkoitiarren artean. 12:45ean, Loiolako Gogartetxean egingo dute batzarra eta diploma banaketa, eta, ondoren, bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean.

 
Igandean hainbat oroigarri banatuko dituzte. Horietako bat, 100 ateraldi baino gehiago egin dituzten emakumezko batek eta gizonezko batek jasoko dute.
 
Horiez gain, Emaile Bikainaren oroigarria jasoko dute 5 emakumezkok eta 6 gizonezkok. Odola 60 alditan edo gehiagotan emateagatik jasoko dute emakumezkoek, eta 75 alditan eman dutelako gizonezkoek.

Urrezko oroigarria, berriz, 5 emakumezkok eta 13 gizonezkok jasoko dute. Odola 50 alditan edo gehiagotan emateagatik eskuratuko dute gizonezkoek, eta 40 alditan eman dutelako emakumeek.

Azkenik, 25 odol-emate egin osteko zilarrezko oroigarria jasoko dute 10 emakumezkok eta 15 gizonezkok.

 
 
 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide