Merkatariek sare sozialak modu egokian erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 10a, 11:04

Merkataritzan Facebook-a nola erabili irakasteko ikastaroa antolatu dute, establezimendua bultzatu eta salmentak areagotzeko. Izen emate epea urriaren 17ra arte luzatuko dute eta ikastaroa urriaren 20tik azaroaren 3ra eskainiko dute Elkarugnean. 

 

Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu ditu ikastaroak, merkatariekin egindako parte hartze prozesuan ikusitako eskaeran oinarrituta.

Hiru saiok osatuko dute ikastaroa eta urriaren 20an, 27an eta azaroaren 3an izango dira Elkarguneko KZgunean 14:15etik 15:45era.

Lehenengo saioan publizitatearen inguruko sarrera egingo da. Internetak publizitatearentzat dituen aukerak, sare sozial bakoitzaren publiko mota edota arrakasta kasuak ikusiko dira.

Bigarren saioan helburuen definizioa, sare sozialen aukeraketa, komunikatzeko modua edota programatzeko erremintak ikusiko dira, besteak beste.

Azken saioan dendariek iragarkia sortuko dute Facebooken horrek eskatzen dituen pauso guztiekin: helburua finkatu, publikoa segmentatu, aurrekontua ezarri, iragarkia prestatu eta emaitzak neurtu.

Partaideek interesa erakutsiko balute laugarren saio bat eskainiko da zalantzak argitzeko edota ukitu gabeko beste alderdiren bat jorratzeko.

Dendariei gaur bertan banatuko zaie eskuorria informazio guztiarekin. Izen emate epea urriaren 17ra arte luzatuko da eta interesa dutenek udaleko euskara zerbitzuarekin jarri beharko dute harremanetan 943 85 71 75 telefonora deituz edo euskara@azkoitia.eus-era idatziz.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide