Udaletxea zapatuetan itxita egongo da

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 5a, 10:34

Udaletxeko Arreta Bulegoa itxita egongo da larunbatetan hemendik aurrera. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, indarrean sartzeak ekarri du itxiera. Izan ere, lege berriak larunbatak egun baliogabeak bezala hartzen ditu.

 

Urriaren 2tik aurrera dago indarrean, eta ondorioz, larunbatak egun baliogabeak dira administrazioan epe ofizialen kontaketari dagokionez, igandeak eta jaiegunak bezala. Hori dela eta, larunbatetan Herritarren Arreta Bulegoak bere ohiko jarduera bete ezin duenez, Udalak itxita mantentzea erabaki du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide