Aingeru kaleko norabidea aldatzeko lanetan ari dira

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 4a, 15:37

Atzo, urriak 3, Aingeru kalean obrak hasi ziren, ibilgailuen trafiko norabidea aldatu ahal izateko. Ibilgailuen bisibilitatea eta segurtasuna hobetzeagatik egingo dituzte aldaketak. Lanek hilabete iraungo dute aurreikusitakoaren arabera.

 

Bitartean, Aingeru kaleko bideak itxita egongo dira ibilgailuentzat. Ezingo da Mekoletako biribilgunera heldu, ezta Elgobarko GI-2634 errepidera edota Aizkibel kalera ere.

Sartu ahalko diren bakarrak garajeak dituzten bizilagunak izango dira. 3, 12, 13, 18, 20, 22 eta 24 bebarruetakoak Aingeru kaletik sartuko dira (Duke erretenaren bide zaharretik) Baztartxo Antzokiaren atari-aurrera arte. 30, 34, 36 eta 38 bebarruetakoak berriz Aizkibel kaletik sartuko dira, orain arte bezala.

Bestetik, obretan dauden bitartean Urbanue garraio publikoaren geralekua Aingeru kalearen eta Aizkibel kalearen arteko bidegurutzera lekualdatuko da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide