Azkoitian 165 motxila jaso dituzte Greziako kanpamenduetako haurrei bidaltzeko

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 22a, 18:47
Pozik hartzen dituzte motxilak kanpamendueako haurrek. (Dandelion)
Azkoitian 165 motxila jaso dituzte guztira Greziako kanpamenduetan dauden haurrei bidaltzeko. Motxilak LATZ tabernan eta ELURRE kafetegian utzi dituzte azken asteetan hainbat herritarrek, eta ekimenak oso harrera ona izan duela azpimarratu dute antolatzaileek. Azkoitiko motxila guztiak Oñatira eraman dituzte, eta han Oñatiko HOTZ sareak Bartzelonara bidaltzeko prestatu ditu. Ondoren, handik Greziara helduko dira itsasoz eta Dandelion elkartekoak arduratuko dira Greziako kanpamenduetan banaketa egiteaz.

 

Azkoitio HOTZ sareak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten Azkoitiar guztiei, baita Latz tabernari eta Elurre kafetegiari ere. Azken hau, haurrentzako motxila bilketa, hirugarren kanpaina izan da; lehenengoan mantak eta kanpin dendak eskatu ziren eta bigarrengoan puntepaxak. Hiru deialdiek izan duten arrakasta ikusita, ez dute baztertzen aurrerantzean ere beste herri batzuekin elkarlanean aritzea eta hainbat kanpaina burutzea. 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide