Euskararen egoeraz hausnarketa 15 txiotan, Juan Luis Zabalak

Sustatu.eus 2016ko ira. 7a, 18:48

Juan Luis Zabala idazle, kazetari eta blogari azkoitiarrak, euskararen egoeraren inguruko hausnarketa egin du azken egunotan Twitterren. Hizkuntzaren osasunaz eta etorkizunaz jardun du, 15 txiotan zabaldutako zenbait ideiaren bitartez; nolabaiteko dekalogo luze bat. Besteak beste, euskaraz alfabetatzearen aldeko aldarria egin du.

 

Badirudi txio-segidak interesa piztu duela euskal txiolarien artean, asko izan baitira jasotako erantzunak eta bertxioak. Sustatuk txio guztiak bildu ditu, Twitterren argitaratutako hurrenkeran. Hona hemen guztiak bateratuta:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide