Arrakastatsuak Aizpurutxoko festak

Maxixatzen.eus 2016ko abu. 31a, 10:32

Joan den ostiralean, hilaren 26an, Aizpurutxoko VI. Mus txapelketa Azkarra izan zen Itziar Jatetxean. 47 bikote izan ziren, orain arte ospatutakoen artean jendetsuena. Txapelak eta 300 euroak Aizarnazabaleko Jesus eta Patxi aita-semeek irabazi zituzten. Bigarren postuan, Elosu auzoko Reyes eta Elias geratu ziren, eta 200 euroko saria eskuratu zuten.

Igandean, San Agustin egunez, meza ostean herri kirolak izan ziren frontoian. Saio bikainak ikusi ahal izan ziren, eta Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariak bertan izan ziren giroa alaitzen. Ondoren, Itziar Jatetxean bertso bazkaria izan zen, Gorka Azkarate gai-jartzailearen laguntzaz. Festak amaitzeko, berriz, hainbat trikitilari bertaratu ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide